Txindurriak dira munduko nagusi, kopuruari erreparatuz gero, bederen: 20.000 bilioi inurri daude planetan, Würzburgeko Julius Maximilians Unibertsitateko (Alemania) ikertzaile batzuek munduko beste zenbait ikertzailerekin batera egindako kalkuluaren arabera. Hots, munduko pertsona bakoitzeko 2,6 milioi txindurri daude. Orain arte egin izan diren kalkuluek ez dute horren kopuru handirik eman. Zenbatespena egiteko, inurriei buruzko 489 ikerketa aztertu dituzte, eta beste zenbait zenbaketa egin. Gainera, inurrien masa ere kalkulatu dute. Ikertzaileen arabera, munduko ugaztun eta hegazti basati guztiek baino masa handiagoa lukete inurriek. Ikerketa Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) agerkarian argitaratu dute, eta, egileek onartu dutenez, baliteke kalkulua okerra izatea eta munduan askoz inurri gehiago egotea.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.