Duela bi urte gertatu zen Indonesiako Gunung Leuser parke nazionalean, baina Scientific Reports aldizkari zientifikoan argitaratu denean ezagutu da: parke horretan bizi den Rakus izeneko Sumatrako orangutan batek landare bat erabili zuen masailean zeukan zauri handia sendatzeko; zehazki, Akar Kuning landarearen zurtoina eta hostoak mastekatuz egindako enplastua itsatsi zuen zauri gainean behin eta berriz, eta hilabetean osatua zuen. Hanturaren eta bakterioen aurkako landare hori malaria eta diabetesa tratatzeko erabiltzen da Indonesian. Isabella Laumer biologoak hauxe dio Rakusen tratamenduari buruz: "Landare horrek substantzia analgesiko oso indartsuak ditu. Animaliak zauria ustekabean ukitu bazuen landarearekin, berehala arinduko zion mina eta horrek bultzatuko zuen etengabe igurztera. Edo baliteke teknika bere kide batzuk behatuz ikasi izana". Hobe geuk ere horrela jokatuko bagenu, animaliak behatuz.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.