Pleistozenotik, duela 130.000 urtetik, egundaino gutxienez 610 hegazti espezie desagertu dira munduan. Gehienak, 562, gizakiaren eraginez: ehizarengatik, habitaten suntsipenagatik... Gainera, joerak okerrera egingo du: datozen 200 urteetan, beste 1.300 hegazti espezie desager daitezke. Denak batuz gero, gizakia munduan zabaldu aurretik Lurrean zeuden 10.000 hegazti espezie ingururen ia % 20 desagertuko da. Hala dio Birminghameko Unibertsitatean (Erresuma Batua) egindako eta Science aldizkarian kaleratutako ikerketa batek. Desagertutako hegazti espezie kopuruak ez ezik, desagertzearen abiadura ere aztertu dute. Izan ere, ikerketaren arabera, 1500. urtetik aurrera askoz azkarrago desagertu dira hegazti espezieak: ordura arte baino 28 aldiz azkarrago. Ikerketak ohartarazi duenez, espezieak desagertzearekin batera, haiek naturan betetzen dituzten funtsezko eginkizunak ere galdu dira. Adibidez, haziak barreiatzea edo hegazti sarraskijaleek hildako animaliak desagerraraztea. Eta horrek ondorio arriskutsuak dakartza: deforestazioa, gizakien artean gaixotasun batzuk ugaritzea eta abar.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.