Argazkia: IREKIA

Eusko Jaurlaritzak Euskorpus aurkeztu berri du, arlo digitalean euskararen presentzia “bermatzeko” egitasmoa. Ez da lan makala. Esaterako, Interneteko laguntzaile orojakileei galderarik sinpleena euskaraz eginez gero, askotan zer erantzun ez dakitela geratuko dira. Hala, euskarak eremu digitalean dituen zailtasunei aurre egin nahi die Euskorpus proiektuak, arrakala hori gainditzeko. Jaurlaritzak 5,55 milioi euroko aurrekontua prestatu du euskarazko corpus digitalen eskasiari aurre egiteko, baina Euskorpus lankidetza publiko-pribatuaren emaitza dela ere azpimarratu du. Hala da, bai. Erakunde eta enpresa batzuk aipatzearren, tartean dira Trebe Language Technologies, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritza, Baleuko, EITB, CAF, MCC, Petronor, Euskaltel Fundazioa eta Kutxabank. Alabaina, beste hainbat eragileren ekarpena ere ez litzateke baztertzekoa, asko eta asko lehendik ere badabiltzalako lanean euskarari arlo digitalean lekua ematen. Bada, lehendik ere, euskal corpus sortzaile saiatu mordoxka. Hobe elkarrekin, denon beharra izango da eta.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.