Iruñeko El Merca’o tabernako Jorge Otxoak irabazi du XVII. Pintxo Txapelketa, Tubertxerri izeneko pintxoarekin. Orbaibarreko boilur faltsua, thai estiloan prestatutako txerriaren lepoaldeko haragiarekin betetako ogi txinatar frijitua, shiitake onddoekin egindako lurra, perretxiko saltsa beltza, eta arrozez egindako zizare faltsuak ditu pintxo irabazleak. Lehiaketako finala urriaren 16an egin zuten, Bilbon, eta hamabi lehiakide aritu ziren, guztira. Bigarren saria iazko irabazleak, Otogoiengo (Araba) Borda Berri erretegiko Mitxel Suarezek, eskuratu zuen, Maite-quilla pintxoarekin. Hirugarrena, berriz, Ezpeletako Choco Ona jatetxeko Grègory Menardek eta Carole Platerok, Solen pintxoari esker. Sari gehiago ere banatu zituzten. Esaterako, 2022ko Pintxo Taberna Onenaren saria Iruñeko Bodegon Sarria tabernako Julian eta Arantxa Galarza Lezea anai-arrebei eman zieten.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.