Heriotzak legenda bilakatu zuen Bruce Lee borroka arteetako maisu eta akzio filmetako aktore estatubatuar famatua. Izan ere, 1973an hil zenean, 32 urte besterik ez zuen borroka arteetan izandako inoizko artistarik famatuenak. Ofizialki, Equagesic izeneko analgesikoak eragindako erreakzio alergiko batek garun edema sortu zion, eta horren ondorioz hil zen. Ordutik, bestelako hipotesiak ere egin izan dira. Clinical Kidney Journal agerkarian, halako bat argitaratu dute berriki: giltzurrunetako disfuntzio jakin batek eragin zion garun edema. Antza, Leeren giltzurrunek ezin zuten gorputzeko gehiegizko likidoa kanporatu. Horrek ondorio larriak eragin ditzake; tartean, garun edema. Hipotesiaren egileen ustez, hori gertatzeko faktore asko zituen Leek. Esaterako, hartzen zituen zenbait botikaren eragina, giltzurrunetan aurretik izandako lesioak eta likido asko edaten zuela. Hipotesiak gertatu zena argitzeko balioko ote duen, auskalo, baina Leeren mitoa gizenduko duela, ziur!


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.