Badator Euskaraldia, hizkuntz ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa, euskararen erabilera handitzeko helburua duena. Hirugarren edizioa izango du, eta datorren urteko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da. Ahobizi eta belarriprest rolek beren horretan jarraituko dute. Dena den, parte hartzaileei “proposamen berriak” egingo zaizkie, landu nahi dituzten hizkuntz portaerak errazago gauzatzeko. Era berean, aurreko Euskaraldian sortutako ariguneei jarraipena emango zaie, finkatzeko asmoz. Azaroaren 20an Iruñean egindako aurkezpenean, hirugarren Euskaraldiaren leloa ere ezagutarazi zuten: Hitzez ekiteko garaia. Hitza eta ekintza uztartzeko deia, hitzen bitartez hizkuntz ohituretan eragiteko. Ekin horretan, zenbait herritan hasi dira antolaketa lanetan, batzordeak prestatzen. Izan ere, herriz herri sortzen diren batzorde horiek dira ekimenaren oinarria.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.