Tübingen-eko Unibertsitateko ikertzaile talde batek ondorioztatu du, Saxonia Behereko (Alemania) Schöningen aztarnategi paleolitikoko aztarnak aztertuta, duela gutxienez 300.000 urteko gizakiek hartz azala erabiltzen zutela hotzetik babesteko. Haitzuloetako hartz baten metatartsoan eta falangean aurkitutako ebaketa markei esker jakin dute hori. Ivo Verheijen arkeologoak azaldu duenez, “animaliaren hezurretan ebaketa markak agertzeak haren okela erabiltzen zela erakusten du, baina ia ez dago haragirik oin eta eskuetan. Hortaz, kasu honetan, larruazala kontu handiz askatzeagatik izan daitezke seinaleak hain fin eta zehatzak". Ikertzaileek uste dute hartz larruen erabilera funtsezkoa izan zela Europako iparraldean bizi ziren gizakiak neguko klima hotzera egokitzeko. Izan ere, hartz baten neguko ilajea (baita orduko haitzuloetako hartzarena ere) kanpoko ile luzeek eta isolamendu bereziki ona ematen duten ile motz eta trinkoek osatzen dute.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.