Zorioneko” da 2022ko hitza, Euskaltzaindiaren eta UZEI terminologia eta lexikografia zentroaren arabera. Irulegiko eskua dela eta hitz horrek hedabideetan eta sarean izan dituen erabilera eta hedapena hartu dute aintzat urteko hitz izendatzeko. Aurkikuntza garrantzitsua izan zen Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek Arangurengo Irulegi mendiko aztarnategian topatutako brontzezko eskua. Zientzialariek jakinarazi zutenez, bertan idatzita ageri den hitzetako bat “sorioneku” da, orain arte baskoieraz ezagutzen den hitzik zaharrena. Zeresan handia eman zuen, eta emango du, hitzak, eta oihartzun hori hartu dute kontuan Euskaltzaindiak eta UZEIk. Urteko hitza aukeratzea urteroko ohitura dute erakunde biek. Horretarako, UZEIk egunero egiten du lexikoaren jarraipena, batez ere komunikabideak arakatuz. Lan horren zorioneko emaitza dugu, beraz, 2022ko hitza.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.