1021. urtean, bikingoak Ternuan izan ziren, Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batek ezagutarazi duenez. Jakina zen bikingoak Amerikan Kristobal Kolonen aurretik izan zirela. Erdi Aroko eskandinaviar sagetan, baziren aipamenak, eta Ternuan, L’Anse aux Meadows-en, topatutako bikingoen arrastoek hori berretsi zuten. Data zehatzik ez zegoen, ordea. Orain, dendrokronologia baliatu dute L’Anse aux Meadowseko egur arrastoak aztertu eta data zehatza finkatzeko. Hots, zuhaitzen eraztunak baliatu dituzte. Egurrezko aztarnak Atlantikoaren beste aldekoak direla egiaztatu dute, besteak beste metalezko tresnekin ebaki zituztelako: garai hartan, Amerikako herri indigenek ez zuten metalik baliatzen. Zuhaitzen eraztunek eguratsean gertatutako fenomenoak jaso ohi dituzte. K.o. 993. urtean unibertsoan izpi kosmikoen gertaera bat izan zenez, haren arrastoak dituen eraztunari data jarri, gainerako eraztunak zenbatu, eta egur zatiak noiz moztu zituzten zehaztu dute zientzialariek. Hala jakin dute, zehatz-mehatz, bikingoak 1021. urtean, bederen, Ternuan zirela.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.