Zortzigarren urtez jarraian, Finlandia izendatu dute munduko herrialderik zoriontsuena Zoriontasunaren Munduko Indizean. Gallup Institutuak egiten du sailkapena, NBE Nazio Batuen Erakundearekin eta Oxfordeko Unibertsitatearekin (Erresuma Batua) elkarlanean, 140 herrialdetako baino gehiagotako datuak jasota. Besteak beste, faktore hauek hartzen dituzte kontuan: per capita errenta, bizi itxaropena osasun onez, ustelkeriarik eza, eskuzabaltasuna, gizarte babesa eta oinarrizko erabakiak hartzeko itxaropena. Horrez gain, 2025eko zerrendan, borondate oneko portaerak hartu dituzte aintzat lehen aldiz. Europako Iparraldeko herrialdeak dira nagusi zerrendako lehen postuetan. Hala, Finlandiaren atzetik datoz, hurrenkera honetan, Danimarka, Islandia, Suedia, Herbehereak, Costa Rica, Norvegia, Israel, Luxenburgo eta Mexiko. Zerrendako azkena, aldiz, Afganistan da.