Martxoaren 13an banatuko dituzte 2023ko Oscar sariak. Hautagaien zerrenda jakina da, eta guztien artean Dan Kwan-en eta Daniel Scheinert-en Everything Everywhere All at Once nabarmentzen da, 11 izendapen jaso baititu. Tartean, film eta zuzendari onenarenak. Ondoren, bederatzi izendapenekin, bi film daude: Edward Berger-en Im Westen nichts Neues pelikula alemana eta Martin McDonagh-en The Banshees of Inisherin. Hiru lanak dira film onenaren saria lortzeko hautagai, beste hauekin batera: James Cameron-en Avatar: The Way of Water, Baz Luhrmann-en Elvis, Steven Spielberg-en The Fabelmans, Todd Field-en TÁR, Joseph Kosinskiren Top Gun: Maverick, Ruben Ostlund-en Triangle of Sadness eta Sarah Polley-ren Women Talking. Zuzendari onenari dagokionez, Kwan-ez eta Scheinert-ez eta McDonagh-ez gain, Field, Ostlund eta Spielberg dira hautagaiak. Sail horietako zein gainerako guztietako irabazleak martxoaren 13an ezagutuko ditugu, ohi bezala Los Angeleseko (AEB) Dolby antzokian egingo den ekitaldian.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.