Geuretik Sortuak programan 26 sortzailek hartuko dute parte

Hogeita sei sortzailek beren sorkuntza lanak garatzeko hiru asteko egonaldiak egingo dituzte Euskal Herriko beste horrenbeste herritan, Geuretik Sortuak programaren barruan. Udalbiltzak euskal kulturaren gainean egindako gogoetatik sortua,  euskarazko literatura, zinemagintza eta antzerkia sustatzea du helburu. Horretarako, esan bezala, hiru asteko egonaldiak egingo dituzte sortzaileek, eta, geroago, sortutako lanak erakusteko zirkuitua osatuko dute egonaldiak jasoko dituzten herrietan. Programaren lehen deialdian, 73 lan aurkeztu dira, eta 26ren egileak aukeratu dituzte: hamasei idazle, bost zinemagile eta bost antzerki konpainia. Hortaz, hamasei ipuin, bost film labur eta bost antzezlan sortuko dituzte, hurrenez hurren. Aukeratutako sortzaileen artean, izen ezagunak nahiz ezezagunagoak daude, baita hasiberriak ere: Yolanda Arrieta, Itxaro Borda, Metrokoadroka, Nahia Zubeldia, Edorta Jimenez, Bertol Arrieta, Oier Zuñiga, Tanttaka teatroa, Eñaut Castagnet, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola...



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.