Apirilera bitartean, Euskal Herri osoko 200 herritan baino gehiagotan mus jokoan ariko dira ehunka bikote Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketan. Azaroan hasi zen txapelketaren lehen fasea, martxoaren 2ra arte herriz herri jokatuko dena. Ondoren, zazpi herrialdeetako finalak jokatuko dira, martxoaren 22an. Azkenik, finala apirilaren 5ean jokatuko da, Araban, Zigoitiko Gopegi herrian. Saritan, guztira, 50.000 euro banatuko dira. Euskal Herriko Mus Federazioak antolatzen du txapelketa, eta urtero 2.000 bikotek baino gehiagok parte hartzen dute. Iaz, esaterako, 2.100 izan ziren, eta Tafallako Carlos Gomez eta Alberto Lizar izan ziren txapeldunak. Txapelketan, Euskal Herriko edonork parte har dezake: nahikoa du bere herrian antolatzen den lekuan izena ematea edo agertzea eta bikoteko 20 euro ordaintzea. Informazio guztia www.ehmus.eus webgunean topa daiteke. Antolakuntzan parte hartu nahi dutenek ere bertan topa ditzakete jakingarri guztiak. Webgunean, gainera, muserako materiala ipini du salgai Federazioak, baita Euskal Herriko Arautegi Ofiziala ere. Txapelketa abian, enbidoa onartzera ausartuko?


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.