Euskarazko eleberririk salduena da Kutsidazu bidea, Ixabel (Alberdania, 1994), Joxean Sagastizabalena. Salduena eta, ziurrenik, euskara ikasleen artean ezagunena. Izan ere, Juan Martin euskara ikaslearen ibiliak kontatzen ditu, udan Arrialdeko Aranguren baserrira ikastera gertatzen zaizkionak. Kalekume donostiarra egunero doa oinez baserritik Alkizako euskaltegira eskolak jasotzera, eta han bizi dituenak ere jasotzen ditu umorezko kontakizun laburrak. Bada, orain, Juan Martinek egunero egiten zuen bide hori ezagutu ahal da, Hernialde eta Alkiza artean Kutsidazu bidea, Ixabel ibilbidea sortu baitute. 4,4 kilometro ditu guztira (joan eta etorri eginez gero, 8,7 kilometro), eta lauhortzaren irudiekin identifikatua dago, inor gal ez dadin. Gainera, bideko zenbait gunetan eleberriari buruzko erreferentziak eta datuak agertzen dituzten panelak jarri dituzte. Bidea ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Tolosalde Garatzen Tolosaldeko garapen agentziak. Azken biak apirilaren 5ean eta 12an izango dira.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.