Gizakiok usainak antzeratsu hautematen ditugu, eta norberaren kulturak zerikusi txikia dauka horretan. Hau da, euskaldun, txinatar nahiz sami izan, denok ere antzeko usainak jotzen ditugu desatsegintzat eta atsegintzat. Hori dio, behintzat, Current Biology aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Gainera, gizakiontzat atseginen eta txarren diren usainak ere zehaztu ditu Karolinska Institutuak (Suedia) egindako lanak. Horretarako, mundu osoko 235 lagun baliatu dituzte. Jatorri eta kultura oso ezberdinetakoak dira guztiak, eta denei hainbat usain usainarazi diete. Zenbaitek beren kulturetan ezagunak ez diren usainak ere usaindu dituzte. Nolanahi ere, ia gehienek (ez denek) antzeko erantzuna eman dute: banillarena iruditu zaie atseginena. Kontrara, gutxien gustatu zaiena azido isobalerikoarena izan da. Non topa daiteke usain hori? Soja esnean, gaztan edota oinetako izerdian, adibidez. Halako adostasuna lortzeko, zer edo zer jakingo dute gizakion sudurrek. Zuek ere bat zatozte emaitzekin?


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.