Doinuele sortu dute Azkoitiko Geure Gelatik, Baztango (H)ilbeltza, Galdakaoko Sormene, Hernaniko Liburu eta Disko Azoka, Lazkaoko Liburu eta Disko Azoka, Sarako Ikusi Mikusi, Zarauzko Literaturia eta Ziburuko Liburu eta Disko Azokako kulturgileek, asmo argi honekin: euskara hutsezko azokak eta plazak antolatzea euskal literatura eta musikagintza sustatzeko. Izan ere, kezka agertu dute “euskaldunok euskara hutsean bizitzeko dugun ezintasunagatik, legezko babes ofiziala ukan ala ez”. “Liburuak eta diskoak modan ez egotea” hizkuntza guztien arazoa dela aitortu dute, baina azpimarratuta “egoera minorizatuan dauden mintzairen kasua are larriagoa dela”, sortzaileek publiko murritzagoa dutelako; editore eta diskoetxeek, bezero kopuru apalagoa; eta plaza eta azokek, bisitari gutxiago. Hala, Doinuelek “euskara hutsezko publikoa indartzea du xede; azokak errentagarri egitea, jendetsuak eta biziak, pluralak, euskararen komunitatearen topaleku eta ispilu; kultur sortzaileak, editoreak eta literatur aldizkariak sostengatzea...”. Sarea, gainera, zabalik da etorkizunean elkar daitezkeen eragileentzat, horretarako deia egin baitute aitzindariek.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.