Askoren ustez, Edson Arantes do Nascimento Pele brasildarra (Tres Corações, 1940 – Sao Paulo, 2022) historiako futbol jokalaririk onena izan zen. Horrela izan ala ez, mitoa dela ukaezina da. Orain, gainera, hiztegian ere lekua izango du, Michaelis hiztegian adjektibo gisa jaso baitute. Esanahia, asmatzen erraza: “aparta, paregabea, bakarra”. Adibideak ere jarri dituzte: “Saskibaloiko Pele da; Brasilgo antzerkiko Pele da”. Berez, Pele izena adjektibo moduan erabiltzen zuten Brasilen lagun artean. Pele Fundazioak kanpaina abiatu zuen sare sozialetan, izena hiztegian sar zezaten. Babes handia izan duenez, online hiztegian sartu du Michaelis hiztegiak, portugesezko hiztegi ezagunenetakoak. Halere, Brasilgo portugesa arautzen duen erakundeak (Brasilgo Letren Akademiak) ez du halakorik onartu, oraingoz. Peleren adibidea gurera ekarrita, ezin galdetu gabe utzi: nor erabiliko zenukete zuek? AIZU! zer litzateke, euskarazko hedabideen Arkonada edo euskarazko hedabideen Iribar?


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.