Lehendik Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian lortutako izendapena eskuratu du bertsolaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan: kultur ondare immateriala dela aitortu zaio. Ekainean hartu zuen erabakia Eusko Jaurlaritzak, eta aurki egingo da izendapen ofiziala. Horrenbestez, euskararen lurralde osoan izango du aitorpena bertsolaritzak, Nafarroan 2018an eta Ipar Euskal Herrian 2022an eskuratu ondoren. Izendapenari esker, kultur ondare immaterialaren ezaugarriak ez ezik, hura babesteko neurriak ere aitortuko zaizkio bertsolaritzari. Bertsozale Elkarteak 2020an egin zuen eskaera EAEn, eta orain jaso du erantzuna. Elkarteko kideak pozik agertu dira. Ainhoa Urien Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidearen hitzetan, “orain arte egindako lanari eta mugimendu oso bati aitortza” da izendapena. Beñat Gaztelumendi Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduradunak nabarmendu duenez, “orain gure lanari aitortza horren tamainako babesa ematea” espero dute.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.