Donejakue bidea eginez Santiagora (Galizia) joan nahi duenak ongi hauta ditzala fardelak. Izan ere, Frantses bideko (edo Nafarroako bideko) 11 aterpetxetan maletak debekatu dituzte. Tartean, Nafarroako Lizarrakoan eta Los Arcosekoan. Camino Federación Francés izeneko elkarteak hartu du erabakia. Donejakue Bidearen Lagunen hainbat elkarte batzen ditu, besteak beste Nafarroakoa, Errioxakoa (Espainia), Galiziakoa... Hau da, Frantses bideak zeharkatzen dituen lurraldeetakoak. Elkarteak dioenez, azken urteetan ugaritu egin da Donejakue bidea turismoa egiteko erabiltzen dutenen kopurua, besteak beste, aterpetxeak oso merkeak direlako. Halakoek bidea egin bai, baina maletak aterpe batetik bestera garraiatzeko aparteko zerbitzua ordaintzen dute. Elkarteko kideen ustez, portaera hori Donejakue bidearen esentziaren kontrakoa da: erromesek motxila soinean eraman ohi dute, soilik behar-beharrezkoaz beteta. Turistak, aldiz, maleta du bidaide. Horregatik ezarri dute debekua. Gainera, halako jokabideak zorrotz zainduko dituztela iragarri du elkarteak.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.