Antxetak oso iaioak dira gizakioi janaria lapurtzen. Ehizatzeko gai dira, baina usu beste kaioen edota beste espezieen harrapakinak lapurtzen dituzte. Gainera, antxeta espezie asko oso ongi egokitu dira gizakion inguruneetara, janari iturri oparoa baikara haientzat. Ikertzaileek frogatua dutenez, kaioek gizakiok zelatatzen gaituzte, aldean janaria baldin badugu. Bada, Sussex Brighton-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua) egindako ikerketa baten arabera, jaki ezberdinak aukeran edukiz gero, antxetek nahiago dute gizakiok jaten ari garena. Hori frogatzeko, hondartza batean bi patata frijitu zorro ipini zituzten ikertzaileek. Bata urdina, bestea horia. Jarraian, ondoan ipini ziren beste zorro hori batetik patatak jaten. Hondar gaineko zorroetakoa jatera hurbildu ziren kaioen % 95ek zorro horira jo zuten. Gutxi batzuk, gainera, jaten ari zen pertsonari kentzen saiatu ziren. Hau da, gu behatzeaz gain, kaioek guk jaten duguna nahiago dute. Halako portaera kaio helduek izan zuten, batez ere, jokabide hori ikasketa sozialaren emaitza dela erakutsita. Kaioen kasuan ere, zuretik ezpala.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.