Arrazoi askorengatik da ezaguna Berlin. Besteak beste, techno musikarengatik. Izan ere, musika mota horrek eta haren inguruan garatutako kluben kulturak tradizio handia dute bertan. Hala, Alemaniako hiriburua mundu mailako erreferentea da. Bada, orain, Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak techno musikaren garrantzia aitortu du, kultur ondare immaterial izendatuz. Berez, duela hamar urte hasitako kanpainaren emaitza da. Rave the Planet elkarteak abiatu zuen Berlingo techno kultura balioesteko helburuarekin. Technoa festarako musika hedonista hutsa baino gehiago dela aldarrikatu izan du elkarteak. Izendapenak, berez, ez dakar zuzeneko onura materialik. Halere, izendapenari esker, sortzaileak, ekoizleak, diskoetxeak eta beste lagundu ahal izango direla uste du elkarteak. Eta, batez ere, klub eta musika areto ugari babesteko baliatu ahal izango dela.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.