Oinez ibiltzea oso onuragarria da, hainbat ikerketak erakutsi dutenez. Nahiko uste zabaldua da, esaterako, egunean 10.000 urrats egitea dela onura hori lortzeko gutxieneko neurria. Bada, AEBetako John Hopkins Unibertsitatean eginiko azterketa batek frogatu duenez, usteak erdiak ustel. Ikerketaren arabera, egunean gutxienez 3.967 urrats ibiliz gero, edozein osasun arrazoirengatik hiltzeko arriskua murriztu egiten da. Gainera, jada 2.337 urrats eginda, bihotzeko gaixotasunengatik hiltzeko arriskua urritu egiten da. Ikertzaileek munduan egin diren 17 ikerketa aztertu dituzte. Zehazki, ikerketa horietan parte hartu duten 226.889 lagunen datuak. Ondorioztatu dutenez, oinez 1.000 urrats gehiago egiten den bakoitzean, hiltzeko arriskua % 15 gutxitzen da. Finean, zenbat eta gehiago ibili, orduan eta hobe osasunerako. Era berean, kontrakoaz ere ohartarazi dute: bizitza laburtzeko biderik onenetakoa bizimodu sedentarioa egitea da.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.