Balea arrantza zela eta, islandiarren eta euskaldunen arteko harremana estua izan zen XVII. mendean. Horren adibide da, esaterako, elkar ulertzeko sortu zuten pidgin hizkuntza. Nolanahi ere, harreman horrek izan zuen ifrentzua. Aski iluna, gainera: hainbat egoera tarteko, islandiarrek 32 euskal balea arrantzale hil zituzten 1615ean. Islandiako historian izandako hilketarik handiena izan zen, herrialdean egundaino ahaztu ez dutena. Orain, gertakari hura gogoratzeko museoa zabaldu nahi dute Djúpavik herrixkan, Islandiako ipar mendebaldean. Baskasetur izena edukiko du, eta 2025ean ireki nahi dute. 1615eko sarraskia ez ezik, islandiarren itsas historia eta bi herrialdeen garapena ere jasoko ditu museoak. Era berean, islandiarren eta euskaldunen arteko harreman historikoari erreparatuko dio, betiere balea arrantza ardatz hartuta.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.