Gauza gutxi lasai irakurtzea baino ederragorik! Askok probestuko zuten uda horretarako. Nolanahi ere, irakurketa urte osoan da bidaide egokia, paperean ez ezik, pantailan ere. Adibidez, Booktegiren eskaintzaren bidez. Booktegi egitasmoa 2017an abiatu zen, euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz. Bost urteren buruan, 266 liburu argitaratu ditu sarean, doan; hala, 280.000 ale deskargatu dira www.booktegi.eus webgunetik. Gainera, 125 audio liburu eta 115 bideo plazaratu ditu, gehi elkarrizketak, idazleen gomendioak eta bestelako edukiak. Jasotako harrera ikusita, Booktegik aurrerantzean proiektua gidatuko duen erakundea sortu du: Booktegi Kultur Elkartea. Hortaz, bazkide bila dabil gaur egun, egitasmoaren helburuekin bat datozen lagunak elkartzeko. Eta, bosgarren urteurrena ospatzeko, egun osoko jaialdia antolatu du urriaren 22rako, Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Bertaratu ezin baduzue, ez ahaztu irakurtzea beti dela ona, izan Booktegiren irakurgai izan edozein argitaletxeren liburu.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.