Aurten, 20 urte beteko ditu Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Maite zaitut abesti ezagunak, euskal komunitatearen maitasun eta batasun ereserki bilakatu denak. Kantuaren urteurrena baliatuta, izen bereko omenaldi erraldoia egingo diete hiru pailazoei BEC Bilbao Exhibition Centren, maiatzaren 3an. Pailazoek 37 urteko ibilbidea bete dute, eta haien ekarpen pedagogiko, sozial eta kulturala publikoki aitortzeko antolatuko dute ekitaldia, baita haiei maitasuna eta esker ona adierazteko ere. Omenaldia antolatzeko, Maite Zaitut kultur elkartea osatu dute hainbat lagunek, eta dagoeneko hasi dira lanean. Festa erraldoia izango da, 14.000 ikusle batu nahi baitituzte, eta musikari, abeslari, dantzari, antzerkigile, artista plastiko, bertsolari eta beste diziplina batzuetako artista ugarik hartuko dute parte. Agurtzane Intxaurraga izango da ikuskizunaren zuzendari artistikoa, eta musika izango du ardatz. Hori bai, Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduak ikusle izango dira, ez dute emanaldirik eskainiko. Sarrerak salgai daude dagoeneko nikeremaitezaitut.eus atarian.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.