“Jaiak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, desagertzeko arriskuan daude”. Mezu hori nabarmendu dute Bilboko Konpartsak, Gasteizko Txosnak eta Donostiako Piratak herri ekimenetako ordezkariek. Aisia merkantilizatuta dagoen garaiotan, erakundeek irabazi asmoa duten jarduerei “lehentasuna” ematen dietela azpimarratu dute idatzi batean. Irabazi asmorik gabeko ekimenei, aldiz, espazio publikoa erabiltzeko gero eta oztopo gehiago jartzen dizkietela salatu dute. Adibidez, tramite administratiboen zama, kostuen garestitzea eta araudi murriztaileak. Traba horiek guztiek “arriskuan jarri dute adierazpen kolektibo hauen etorkizuna, irabazi asmorik gabeko txosna eta jaiena”. Idatzian diotenez, “jai eredu hau Euskal Herrian hain errotua egonda, anomalia da gure izaera ez aitortzea eta administrazioak ez izatea gure beharretara egokitutako esparrurik”. Egoera agerian jartzeko, maiatzaren 31n ekitaldi jendetsua antolatu zuten Bilbon, “txosnak eta jai herrikoiak defendatzeko”.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.