Urte luzez gehiegi ustiatua eta kaltetua izan ostean, Amazoniako oihanaren % 75 erresilientzia galtzen ari da. Hala, jada ez du gaitasunik lehorteen edota muturreko klima gertakarien ondorioei aurre egiteko, eta atzera bueltarik gabeko egoerara iristen ari da. Hots, munduaren birika habitat lehorragoa bilaka daiteke, sabanaren antzekoa. Horixe dio, behintzat, Exeter-eko Unibertsitateak (Erresuma Batua) gidatutako ikerketa batek. Azken 30 urteetako satelite datuak aztertuta egin dute azterlana, eta Nature Climate Change aldizkarian argitaratu. Haren arabera, gizakien jarduerak egiten diren lekuetatik gertu galdu du oihanak erresilientzia gehien. Ikertzaileek ez dakite zehazki Amazonia noiz igaro daitekeen oihan tropikala izatetik sabana moduko ekosistema izatera. Halere, Niklas Boers ikertzaileak esan duenez, “fenomenoa behatzeko modukoa izaten denean, beranduegi izango da geldiarazteko”. Horrek mundu osoko kliman izango ditu eragin kaltegarriak, ez soilik Amazoniako biodibertsitatean. Nolanahi ere, ikerketarekin zerikusirik ez duten beste zientzialari batzuek diote ezin dela jakin Amazonia sabana bihurtuko ote den.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.