Zaintza eskubide kolektiboaren alde, greba feminista orokorra deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak datorren azaroaren 30erako. Hego Euskal Herrirako egin dute deialdia, eta sindikatu hauen babesa du: ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT. Prozesu luzeago baten emaitza da azaroko deialdia. Lehendik ere, zaintza eskubidea erdigunean jarri izan du mugimendu feministak, zaintza lanak feminizatuak, prekarizatuak eta pribatizatuak daudela salatuta, baita ikusezinak direla ere. Hala, aurtengo martxoaren 8an, udazkenean greba egiteko asmoaren berri eman zuen. Data zehaztuta, tokian tokiko batzarrak eta batzordeak jarri dituzte martxan. Batzuk emakumeenak dira soilik, eta beste zenbait mistoak, baina denek ere helburu bera dute: zaintza eskubide kolektiboaren alde borrokatzeko greba orokorra antolatzea. Horren barruan, hainbat eskaera egingo dira, besteak beste: zaintza duina eta unibertsala bermatzea, zaintza sistemaren pribatizazioa bukatzea eta langileen lan baldintzak hobetzea.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.