Ebroko Ur Konfederazioak aitortu duenez, Esako urtegia handitzeko lanak “behin-behinean” geldiarazi dituzte. Urtegiaren gainezkabideak moldatuko dituzte, eta egokitzapena izapidetu bitartean etengo dituzte. Aurretik, Rio Aragon eta Esa Gehiago Ez elkarteek jakinarazi zuten obretan bi langile besterik ez zegoela. Nafarroako urtegirik handiena da Esakoa, eta handitzeko lanak kontu amaiezina bilakatu dira: 22 urte igaro dira abiatu zituztenetik. Hasieratik izan dira polemikoak. Segurtasun arrazoiak argudiatuta, kontrako mugimendua handia izan da. Pitzadurak eta luiziak izan dira urteotan, eta horrek ezinegona sortu du inguruko biztanleengan. Are gehiago, urbanizazio pare bat ere hustu zuten duela hamar urte, eskuineko hegaleko lurrak higatu egin zirelako. Gainera, obren arriskuaz ohartarazi dute hainbat txostenek. Halere, lanek aurrera jarraitu dute, sekulako gainkostuarekin bada ere: hasierako aurrekontua 110 milioi eurokoa izanik, 400 milioi euro baino gehiago gastatu ditu Espainiako Gobernuak orain arte.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.