Donostiako Kubo Kutxa aretoan, Soledad Sevillaren (Valentzia, 1944) margolanak ikusteko aukera dago, Nire paisaia propioa izeneko erakusketan, artista valentziarraren azken 25 urteetakoak, hain zuzen. Lau gunetan banatuta dago erakusketa: Instalazioak, Nekazaritza arkitekturak, Gune nagusia eta Granadako paisaia abstraktuak. Lehenengoan, Ez izan ezeren beldurrik instalazioak norbera kontzentrarazten laguntzen du. Nekazaritza arkitekturak tabakoa lehortzeko Granadako eraikinetan inspiratuak daude, eta metalez, neoprenoz eta paperez landuak. Gune nagusian, 70eko eta 80ko hamarraldietako abstrakzio geometrikoen lan zabala ezagut daiteke. Antza, Sevillak jada ez ditu formatu horiek lantzen, ekoiztea oso nekagarria delako. Granadako paisaia abstraktu harrigarriek, bestalde, Sevillako hegoaldera gerturatzen gaituzte. Maiatzaren 28ra arte egongo da zabalik erakusketa gomendagarri hau, joan gozatzera!


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.