Judy Garland aktoreak The Wizard of Oz (Victor Fleming, 1939) filmean erabilitako oinetako gorri parea 28 milioi dolarrean saldu dute Dallasen (Texas) egindako enkantean. Filmeko protagonista Dorothyren zapatak zinemaren historiako ospetsuenetakoak dira, mitoa Hollywoodeko atrezzo zabal eta ikusgarrian, baina orain munduko zinema altxorrik baliotsuena ere bihurtu dira. Hain zuzen, enkantea Wicked filmaren estreinaldiarekin batera iritsi da, Ariana Grande eta Cynthia Erivo aktoreak protagonista dituen fantasiazko musikal klasikoaren prekuelarekin. Saldutako oinetakoak Michael Shaw izeneko bildumagile batenak ziren eta Grand Rapids-eko (Minnesota) Judy Garland Museoari utzi zizkion. Handik lapurtu zituzten duela ia bi hamarkada, baina FBIk 2018an berreskuratu zituen. Halere, zapata pare hori Garlandek errodajean baliatu zituenetako bat da, hainbat egin baitziren.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.