Tabakoaren kontra beste urrats bat egin dute Turinen (Italia): kalean erretzea debekatu du Udalak. Zehazki, bost metrora baino gutxiagora pertsonarik badago. Dena dela, pertsona horrek espresuki baimena emanez gero, erre ahal izango da. Baina gertu dagoena umea edo haurduna baldin bada, orduan debekua erabatekoa izango da. Araua betetzen ez dutenek 100 euroko isuna jasoko dute. Turin ez da kalean erretzea debekatu duen Italiako lehen hiria. Milanen, esaterako, 2021ean debekatu zen, leku jakin batzuetan: autobus eta taxi geltokietan, parkeetan eta hilerrietan. Erresuma Batuan ere tabakoaren aurkako lege bat hizpide bihurtu da azken asteotan. Izan ere, 2009tik aurrera jaiotakoei bizitza osoan tabakoa erostea debekatuko dien legea jarri nahi du indarrean Gobernuak. Herrialdeko parlamentuan lehen pausoak eginda, onartua izateko bidean da.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.