Zortzi urteko lanaren ostean, bere jarduna eten du Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak. Zehazki, ekainaren 30ean egin zuen azken ekitaldia. Haatik, hura sustatu duen Lazarraga kultur elkartea ez da geldirik geratuko, Gasteiz Antzokia martxan jartzeko lanean ariko baita. Urte amaieran edo hurrengoaren hasieran ireki nahi du, Ruiz de Bergara Jauregian. Hantxe egongo da Euskararen Etxea, Zapatari eta Errementari kaleen artean dagoen eraikinean. Hain zuzen, Gasteizko Kafe Antzokiaren “lehen zutabe gisa” abiarazi zuten Oihaneder 2014ko urriaren 15ean. Zortzi urte hauetan, euskarari eta euskal kulturari erakusleihoa eskaini die Gasteizen, eta euskararen normalizazioan eta biziberritzean lan handia egin du. Datuak horren lekuko: 66.500 erabiltzaile baino gehiago gerturatu dira Oihanederren antolatutako 900 bat jardueratara. Lan horretan Gasteizko Udaleko Kultura eta Euskara zerbitzuen laguntza izan dutela gogorarazi du Oihanederrek.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.