Bi urteko etenaldiaren ondoren, Euskal Eskola Publikoaren Jaia, 29.a, ekainaren 5ean egingo da, Bastidan. Jaia eta aldarrikapena batuko dira Arabako Errioxako herrian, Hazitik gora lelopean. Herriko plazan, frontoian, eskolan, ikastola pareko zelaigunean, igerilekuan... ekitaldiak hainbat tokitan izango dira, haur, gazte nahiz helduentzat. Gainera, egitaraua ez da ekainaren 5era mugatuko, bezperan ere ekitaldiak antolatuko baitituzte asteburuan Arabako Errioxara hurbiltzeko asmoa dutenentzat. Jaia egiteaz batera, Arabako Errioxako eskola publikoen lana balioetsiko dute, eskualdeko ikastetxeak “bizi izaten ari diren transformazio prozesuak aitortzeko eta gizarteratzeko”. Izan ere, Bastidako herri ikastetxeko kideak ez ezik, Arabako Errioxako beste bost ikastetxe publikoetakoak ere ari dira antolaketa lanean. Jaiaren berri euskaleskolapublikoarenjaia.eus/eu/ atarian jaso daiteke.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.