Klima aldaketak Europako itsasoen biodibertsitatean duen eraginaz eta horren ondorio ekonomiko eta sozial garrantzitsuez ohartarazi du Nature Communications aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Guillem Chust ikertzaileak azaldu duenez, “ur beroko espezieen ugaritasunaren hazkuntza, tropikalizazioa, Atlantikoan nagusitzen da; desborealizazioa, aldiz, ur hotzetako espezieen ugaritasunaren murrizketa, Mediterraneoan eta Baltikoan da bereziki nabarmena”. Hala, gutxitzen ari dira, adibidez, Mediterraneoko sardina europarra eta Baltikoko bakailaoa. Migrazioa ur gezaren eta itsasoaren artean egiten duten espezieak ere (izokina edo aingira, kasu) kalteberak dira. Myron Peck ikertzailearen esanetan, “arrantza tokiei eta denboraldiei egokitzapenak egin beharko zaizkie, eta klima aldaketaren ondorioz ugariagoak izan daitezkeen espezie berriak arrantzatu beharko dira”. AZTI euskal zentro teknologikoak zuzendutako lan zientifikoan, mundu osoko 39 adituk hartu dute parte.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.