Zazpi egunez 86,5 kilometroko erromesaldia1 egin ostean, iragan ekainaren 15ean iritsi ziren Done Mikel Aralarkoa santutegira (Uharte Arakil, Nafarroa) bertako ate berriak. Heldu ostean, jarri egin zituzten, jakina. Iazko urrian, santutegiko ateei eraso egin zieten: su emateaz gain, pintaketa naziak egin zizkioten. Pasaiako (Gipuzkoa) Albaola Itsas Kultur Faktorian zaharberritu dituzte, jendaurrean, Sakanako haritzen2 egurra erabiliz artisau lanean. Albaolak musu-truk egin du lana, erasoaren aurrean elkartasuna adierazteko. Behin ateak amaituta, gurdian eraman zituzten, idiek tiratuta. Erromesaldia ekainaren 9an abiatu zen, eta guztira Gipuzkoako eta Nafarroako 21 herri igaro zituen. Ateak jartzeko ekitaldian, auzolana, tolerantzia eta elkartasuna aldarrikatu3 zituzten. Ateak egiteko eta eramateko prozesua dokumental batean jasoko dute aurrerago.
1. Erromesaldi: peregrinación (es), pèlerinage (fr).
2. Haritz: roble (es), chêne (fr).
3. Aldarrikatu: erreibindikatu.