Nafarroako euskaldunen hizkuntz eskubideak aldarrikatuko ditu Hordago! herri ekimenak, urriaren 22an, Tuteran egingo den manifestazioan. Euskararen aldeko eta Nafarroa osoan askatasunez bizitzeko aukerak oztopatzen dituen zonifikazioaren aurkako manifestazioa izango da. Hala, Nafarroan “ez euskaldun” izendaturiko eremuetako herritarrei dei egin diete, bereziki Erriberakoei, manifestazioan parte har dezaten. Iazko azaroan aurkeztu zuten Nafarroako Cortes herrian Hordago! herri ekimena. Zonifikazioari aurre egitea du helburu , eta arrazoi linguistikoengatik Nafarroan inolako bereizkeriarik gabe bizi ahal izatea aldarrikatzen du. Horrela jaso zuten orduan Corteseko Adierazpena izeneko idatzian. Erriberako hainbat herritarrek bat egin dute adierazpenarekin, eta Tuterako manifestazioan “euskara Nafarroa osoko hizkuntza dela” ozen aldarrikatzeko deia egin dute. Manifestazioa 17:30ean hasiko da, Tuterako Plaza Berrian.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.