AIZU!-k 40 urte beteko ditu egunotan, abenduaren 3an ospatuko dugun Euskararen Egunaren bueltan, hain zuzen. 1981ean aurkeztu zen, Durangoko euskal liburu eta disko azoka herriko merkatuan egiten zenean. Horren lekukotza jasotzen dute zuri-beltzeko argazkiok, non aldizkariaren lehen koordinatzailea, Alberto Ugarte zena, ageri den. AIZU!ren sortzaile batzuen esanetan, bera izan zen aldizkariaren “benetako arima eta ekintzailea”. Denei, gure esker onik beroena!
Eta bitxikeria bat: Ugartek esku artean duena lehen zenbakiaren ale bat da? Bada... ez! Txoritxo batek kontatu digunez, egileek inprimatutako prototipoa da, aldizkaria artean inprentan zegoelako. Froga, AIZU!ren 453. zenbakian (4.or.): azalaren atzealdea urdina zen.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.