Irunen ez da beharrezkoa euskaraz jakitea udaltzain izateko. Gaztelania eta euskara, biak dira ofizialak herri horretan, baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi berri du Udaltzaingo zerbitzurako 12 lanposturi ezarritako hizkuntz eskakizunak bertan behera utzi behar direla, euskararen ezagutza eskatzea baldintza “diskriminatzailea” delakoan. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Euskalgintzaren Kontseiluak ohartarazi dute epaiak “eskubideen urraketa betikotu” dezakeela eta, euskararen normalizazioa trabatzeaz gain, “bigarren mailako hizkuntza” bihurtzen duela. Epaiak, gainera, ez ditu errespetatu euskararen inguruan azken hamarkadetan EAEn garatu eta adostutako lege eta arauak. Hortaz, udaltzainekin euskaraz jarduteko eskubidea duten herritarrak diskriminatzen ditu, eta euskaldunok enegarren aldiz errepikatu beharrean gaude euskaraz bizi nahi dugula eta ez dugula eskubide murrizketarik onartuko. Izan ere, epaitegietan, euskaraz egin beharrean, euskararen kontra ari dira: ebazpen hori ez da juridikoa, politikoa baizik.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.