Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko jarrera aztertzeko, Pello Apezetxea ikerketa beka irabazi zuten, iaz, Jon Martin Etxebestek, Paula Laita Pallaresek eta Ane Osua Cabidak. Lan sakona egin ostean, ondorioak aurkeztu dituzte. Hauek dira horietako batzuk: oro har, etorkinen euskararekiko jarrera ona da Bortzirietan, gehienek euskara (gehiago) ikasi nahiko lukete; bai euskaldunek bai erdaldunek gaztelaniarekin lotzen dute ikus-entzunezkoen kontsumoa, euskara ez dute modernotzat jotzen; migratzaileek euskararen balioa aitortzen dute, lana aurkitzeko eta harremanak egiteko lagungarria delakoan... Bestalde, kanpotik etorritakoek euskara ez jakiteagatik euskal kulturaren zati bat galtzen ari direla sentitzen dute, baina euskara zaila dela ere uste dute, ikasteko baliabideak ezagutu arren. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Euskaltzaindiak sortu zuten beka, Pello Apezetxea euskaltzalea omentzeko.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.