Buffaloko Unibertsitateko (AEB) eta Kyotoko Unibertsitateko (Japonia) ikertzaileek egindako azterketa batek nabarmendu du giza harreman estuak izatea funtsezkoa dela osasunerako eta ongizaterako. Lehendik ere jakina zen lagunak dituzten pertsonak zoriontsuagoak direla eta depresioa jasateko aukera gutxiago dutela. Alabaina, zahartu ahala, sare sozialak gutxiago erabili eta zailtasunak agertzen dira. Orain egindako ikerketaren emaitzek iradokitzen dute ingurukoekin une zoriontsuak gogoratzeak lagunak eta ezagunak zaintzera bultzatzen gaituela. Kuan-Ju Huang ikertzaile eta Kyotoko Unibertsitateko doktoregoko ikasleak azaldu duenez, “nostalgia sarrien sentitzen duten eta oroitzapen horiek baloratzen dituzten pertsonak hobeto jabetzen dira beren harreman garrantzitsuez eta horiek elikatzeko beharraz”. Ikerketak, dena den, baditu mugak, hala nola lagunak, senideak eta bikotekide erromantikoak ez bereiztea, eta bi herrialdetara mugatzea.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.