Azken urteetako telesail arrakastatsuenaren jarraitzaileak pozik egongo dira, baldin eta The Hollywood Reporter zinema aldizkariak jakinarazi duena betetzen bada: Game of Thrones telesailaren sekuela egingo du HBO kateak. Bistakoa denez, George R. R. Martin-en eleberrietan oinarritutako telesaila zukutzen jarraitu nahi du kateak. Hala, ondorenak telesaileko pertsonaia ikoniko baten abenturak izango ditu ardatz, Kit Harington aktoreak gorpuztutako Jon Snow-renak, hain zuzen ere. Askoz gehiago ez dute jakinarazi, baina badirudi istorioan ezaguna den Hormatik (izotzezko horma erraldoia) haragoko lurraldeetan gertatuko zaizkionak kontatuko dituztela. Nolanahi ere, pazientzia izan dezatela telesailaren zaleek, proiektuak oraindik ez omen baitu HBOren behin betiko oniritzia jaso. Bitartean, halere, izango da zerekin kontsolatu. Izan ere, abuztuaren 21ean, House of the Dragon estreinatuko du HBO Max-ek, Game of Thrones-en prekuela, alegia.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.