Munduko tenperaturak 1,5 graduko igoeraren langa gainditu zuen, lehen aldiz, 2024an. Horrenbestez, Europako Batzordearen Copernicus Klima Aldaketarako Zerbitzuak jakinarazi duenez, inoizko urterik beroena izan zen iazkoa. Zehazki, 15,1 graduko batez besteko tenperatuta izan zuen Lurrak. Industria aurreko aldiko (1850-1900) batez besteko tenperaturarekin alderatuta, 1,6 gradu beroagoa. Ordura arte, 2023 izan zen urterik beroena, baina 2024an marka hori hautsi egin zen. Hori bai, azken urteotako joerak bere horretan jarraitu du: 2015etik 2024ra bitarteko urteak izan dira Lurrean neurtu diren beroenak. Datuak emateaz gain, berotzearen ondorio kaltegarriez ere gaztigatu du Copernicus Klima Aldaketarako Zerbitzuak: berotze globalak muturreko fenomenoak areagotzea eta biziagotzea eragiten du. Hala, egoera aldatzeko neurriak hartzeko premiaz ere ohartarazi du; besteak beste, gas emisioak gutxitzea. Horixe hitzartu zuten 2015ean Parisko Hitzarmenean ia 200 herrialdek, baina datuak ikusita, helburuek urrun dirudite.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.