Titular zentzugabea, baina zuzena. Izan ere, izenburuko hitz horiek guztiak jaso ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak (www.euskaltzaindia.eus) bere azken eguneratzean, beste askorekin batera. Guztira, 1.103 forma jaso ditu azken sei hilabeteotan (386 sarrera, 434 azpisarrera eta 283 ohiko lexia). Era berean, 2.524 forma moldatu edo findu ditu. Erantsitakoen artean dira, atarian aipatutakoez gain, honako hauek: flexo, fobiko, enpaste, adimen artifizial, arrain urdin, arrain zuri, gaupasa egin... Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du bere hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu nobedadeak. Azken eguneratzearekin, 50.535 forma jaso ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak, 68.198 adiera, 111.193 adibide eta 519 esaera zahar.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.