Pasahitzak aukeratzerakoan irizpide egokiak erabiltzeko aholkuak ugariak izaten dira, batez ere gure kontu eta ziberjardueren segurtasuna bermatze aldera. Era berean, pasahitzik desegokienak zein diren ere jakinarazi ohi dute adituek. Oraingoan, ordea, pasahitzik seguruenak aukeratzeko gomendioa eman du NCSC National Cyber Security Centre Erresuma Batuko Gobernuko agentziak: erraz gogoratzen diren ausazko hiru hitz erabiltzea. NCSCko adituen ustez, askoz seguruagoa da hala jokatzea hizki, zenbaki eta sinboloen nahasketa konplexuak egitea baino. Izan ere, nahasketa konplexuak aurreikusteko estrategien eta berariazko softwareen bidez,  “zibergaizkileek” errazago antzematen dituzte halakoak. Hortaz, gu ere gomendioari batuko gatzaizkio zorizko hiru hitzekin osatutako pasahitz proposamen honekin: aldizkariaAizu!harpidetuEraginkorra, ezta?


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.