1915ean, I. Mundu Gerrako borrokaldi ezagunenetakoa gertatu zen Turkiako (orduan, Otomandar Inperioa) Gallipoli penintsulan, Dardaneloetako itsasartean. Britainiar Inperioko armadak (Erresuma Batuko, Australiako, Zeelanda Berriko eta Indiako soldaduekin) eta Frantziakoak milaka soldadu lehorreratu zituzten penintsulan, Otomandar Inperioa erasotzeko. Alabaina, porrot egin zuten. Bederatzi hilabeteren ostean, milaka hildako utzita alde egin behar izan zuten aliatuek. Urrian, gudaleku izandako kostalde zati bat zabaldu die bisitariei Turkiak, hala lehorrean nola urpean. Izan ere, besteak beste, urpean borroka hartan hondoratutako 14 itsasontzi daude, tartean Britainia Handiko itsas armadaren HMS Majestic gerraontzia. 2023an herrialdearen sorreraren lehen mendeurrena ospatuko dela-eta zabaldu dute eremua. Orain arte, baimen bereziak behar ziren bertan urperatzeko, baina orain edonork dauka aukera. Hala, I. Mundu Gerrari buruzko lur gaineko nahiz urpeko museo bilakatuko da eremua.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.