Lazkaoko Udaleko Euskara Zerbitzuak hiztegi eleaniztuna plazaratu du, herritarren artean euskararen ezagutza sustatzeko. Argitalpenak euskara, gaztelania, galiziera, katalana, ingelesa, frantsesa, errumaniera eta arabierazko oinarrizko kontzeptuak jasotzen ditu. Kepa Zubiarrain alkatearen hitzetan, “ekimen honek euskara ez dakiten herritarrak haren oinarrizko ezagutzara hurbildu nahi ditu”. Izan ere, Lazkaoko Euskararen Erabilera Planaren helburuetako bat da herriko ez euskaldunei euskara ezagutarazi, ikasten lagundu eta gizarteratzen laguntzea. Herrian erroldatzen diren edota udaletxean tramiteren bat egitera gerturatzen diren guztiei banatuko zaie hiztegia, baina interesa duen edonork eskuratu ahal du bertan, baita modu digitalean ere, www.lazkao.eus atarian.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.