Augusto Pinochetek Salvador Allende Txileko presidentearen kontrako estatu kolpea eman eta hamabi egunera hil zen Pablo Neruda poeta, 1973ko irailaren 23an. Ofizialki, prostatako minbiziaren eraginez hil zen. Haatik, haren heriotzaren inguruan susmoak izan dira beti. Batez ere, Nerudaren txofer eta laguntzaile Manuel Arayak 2012an kontatutakoaren ondoren: mediku jantzita, Pinochetek bidalitako pertsona batzuk Neruda zegoen ospitalean sartu, eta injekzio bat jarri zioten. Horren harira, epaile batek ikerketa agindu zuen. 2017an, poetaren gorpuzkiak aztertu zituzten, eta botulismoa sortzen duen bakterioa, Clostridium botulinum, topatu zuten hagin batean. Hilobian kutsatu izanaren aukera bazegoen, baina orain Kanadako McMasterreko eta Kopenhageko unibertsitateetan egindako azterketek ezetz frogatu dute, bakterioa hil aurretik zegoela Nerudaren gorputzean. Poetaren familiaren iritziz, Pinocheten aginduz pozoituta hil zutela erakusten du horrek. Txostena epaileari eman diote ikertzaileek, eta orain hark zein beste urrats egiten dituen ikusi beharko da.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.