Hamabost urteko lanaren ondoren, Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) osatu du Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak. Euskara modernoaren hiztegirik zabalena da, eta, eratzeko, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuaren Ereduzko Prosa Gaur aplikazioaren corpusa erabili du. Guztira, 25,1 milioi hitz ditu corpusak, guztiak XXI. mendeko liburu eta agerkarietatik jasoak. Egungo Euskararen Hiztegiaren datuak ere ez dira nolanahikoak: 70.000 sarrera, 529.000 adibide eta 663.000 hitz multzo dakartza. Hiztegi sarrerek adierak eta azpisarrerak dituzte. Aditu gehiagorekin elkarlanean osatua, EHUko Euskara Institutuan egindako lana da Egungo Euskararen Hiztegia. Hain zuzen, EHUren Euskara Institutuaren webgunean dago erabilgarri, edonork kontsultatzeko moduan. Zehazki, helbide honetan: https://www.ehu.eus/eeh/.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.